Abenduaren 20an izango dira Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak. Gauzak horrela, biharko, eguaztena, eztabaida antolatu du EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Sailak; 11:30ean egingo dute, liburutegiko berbaldi-aretoan. Solasaldian parte hartuko dute Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu), Isabel Celaa (PSE-PSOE), Iñaki Oyarzabal (PP), Iñigo Martinez (Ezker Anitza), Eduardo Maura (Podemos) eta Henar Pascual (Ciudadanos) hautagaiek; baita EAJko ordezkari bat ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!