Abenduak 3, eguena
08:00 "Euskara eta osasuna" narrazio-lehiaketa, Medikuntza eta Odontologiako fakultatean, osasungintzan idatzizko komunikazioaren garrantzia azpimarratzeko.
09:00 Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko irakasle eta ikasleek osatutako Hautatu taldearen hausnarketarako ekimena.
10:30 Leioako eskoletako umeak giroa kantuz alaitzeko elkartuko dira Mikel Laboa plazan.
10:45 Pregoia. Zapiak jantzi eta festa hasiko da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean.
11:00 Kalejira eta orotariko dantzak, campusean zehar, fakultatez fakultate.
12:00 Bertso-saio musikatua Irlandako University College Dublin unibertsitateko Cumann Gaelach taldeko ikasleakaz batera, liburutegiko eraikuntzako Ikasletxean.
12:30 Lip-dub baten grabaketa Medikuntza eta Odontologia Fakultateko pasilloetan zehar, sarrera nagusian hasita.
12:45 "Etxepare Rap", Zientzia eta Teknologia fakultateko paraninfoan.
14:00 Bazkaria Ostalaritza Eskolako jantokian. Bertsolariak, flashmoba, antzerkia eta euskarazko esaeren lehiaketaren sari-banaketa ere egongo da bertan.
15:45 Kontzertuak Zientzia eta Teknologia fakultateko paraninfoan: Nagore Rondon abeslaria, The Rise taldea eta karaokea.