Bihartik urtarrilaren 29ra bitartean, EHUko liburutegiko hallean, Leioako campusean, Unibertsitate Inklusiboa kartel-lehiaketaren lehenengo edizioan parte hartu duten lanen artean epaimahaiak hautatuko 20 kartelen erakusketa izango da ikusgai. Lehiaketa urrian zehar egin dute ikasleen artean, "XXI. mendeko unibertsitate inklusiboa eta desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen beharrei erantzuteko praktika egokiak" goiburuaren pean.