Umore Azokak 424 proposamen jaso ditu

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 2a, 16:03

Aurten plazaratutako ikuskizunetako bat. © UMORE AZOKA

Umore Azokak 17. edizioan parte hartu gura duten 424 proposamen jaso ditu; 2016ko maiatzaren 19tik 22ra bitartean izango da kale artisten Leioako jaialdia. Antolatzaileek emandako datuen arabera, 393 konpainiek aurkeztutako produkzio guzti horietatik, 50 (%12) EAEkoak dira, 224 (%53) Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetakoak, eta 150 (%35) nazioartekoak (25 herrialde desberdinetakoak); hala nola, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Japonia, Estatu Batuak, Kanada, Costa Rica edo Txile, beste batzuen artean.

"Eskabide kopuruaren igoera horrek azken urteotako gorantzako joeraren ildotik jarraitzen du, eta argi erakusten du konpainiek Umore Azokan parte hartzeko duten interesa; erakusleiho aparta eta kaleko arteen galdu ezinezko hitzordua da", azaldu dutenez.


Ana Lopez Asensio azokaren zuzendari artistikoa hasi egin da, honezkero, 17. edizioan parte hartuko duten konpainiak eta ikuskizunak hautatzeko prozeduragaz; erabakia urtarrilaren 14an emango da ezagutzera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun