Polizia-iturriek diotenez, 23:00ak baino minutu batzuk lehenago izan dira gertaerak; auzokideek ezustean harrapatu ostean, ibilgailu batean ihes egin dute hiru gazteek. Ertzaintzak ordu eta erdi beranduago atzeman ditu Santurtzin; galdekatuta izan ostean, egindakoa aitortu egin omen dute. Gauzak horrela, lapurreta eta kalte delitu bana egotzi dio gizonezko bakoitzari Ertzaintzak.