Marko Makako uharte tropikal bateko hondartzain arduratsua da, ametsetan krimen handiak argitzen dituen polizia dela uste badu ere. Lulugaz maiteminduta dago, eta hura ere beragaz maitemintzea espero du. Baina, Karlo izeneko makako aberatsak kasino bat jarriko du hondartzan, eta neskatoaren arreta bereganatuko du. Marko Makako hura ikertzen hasiko da, eta Karlok plan ezkutu bat duela jakingo da.