EH Bilduk eskualde mailako ekitaldia egingo du gaur Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 10a, 10:50

Onintza Enbeita eta Irantzu Varela, aurreko berbaldi batean. © EH BILDU

Abenduaren 4an abiatu zen Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeen kanpaina; bozketa hilaren 20an izango da. Hala, gaur, eguena, eskualde mailako ekitaldia egingo du Leioan EH Bildu koalizioak; hitzordua 19:30ean jarri dute, Txomin Aresti eskolan. Mitinean berba egingo dute Onintza Enbeitak eta Irantzu Varelak, Espainiako Kongresu eta Senaturako Bizkaiko hautagaiek, hurrenez hurren. Abenduaren 16an, ostera, Sopelan egingo dute eskualde mailako ekitaldia: Onintza Enbeitaz gainera, Leire Pinedo hautagai sopeloztarrak parte hartuko du horretan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun