2010an Broadway-n estreinatu zen arrakasta handiz, Hugh Jackman eta Daniel Craig protagonista zituela. Oraingoan, David Serranok moldatu eta zuzendu du Keith Huff egilearen obra. Bertan, Roberto Alamo eta Sergio Peris-Mencheta antzezleek interpretazio boteretsua eta gogoangarria eskainiko dute.
Bi polizia gaztek bere bizitza betiko aldatuko duten gertakizunei egin beharko diete aurre, adiskidetasuna, ohorea eta leialtasuna jokoan jarriz.