Udal agintariek zehaztu dutenez, Euskal Herri osotik heldutako 75 ekoizle eta artisau izango dira bertan, gehienbat bizkaitarrak; leioaztarrez gainera, besteak beste, Erandio, Berango eta Urdulizko ekoizleak egongo dira. Goiz osoan, produktu desberdinak dastatu eta erosteko aukera egongo da: pateak, txerrikiak, barraskiloak, ogi eta pastelak, eztia, ortuariak, loreak eta landareak, txakolina, sagardoa, gazta, frutak, eta abar. Bestalde, 80 abelburu inguru ikusgai ipiniko dituzte; berbarako, behiak, idiak, zaldiak, poneyak, astoak, gameluak, zebrak, ahuntzak, ardiak, eta abar. Horietariko asko irabazle izan dira Bizkaian eta Euskal Herrian egindako hainbat lehiaketatan (Markina, Zamudio, Gernika...). Aurten, gainera, mila kilo baino gehiago dituzten abelburuak egongo dira, eta arraza desberdinetako behiak: txaroles, piriniotar, blonde, limousine, asturiar, frisiarrak eta abarrak.
Egitarau oparoa
Ekitaldiei lotuta, 11:00etan, Errekalde plazan, euskal dantzak eskainiko ditu Gure Ohiturak taldeak; gero, herri-kirolen erakustaldia egongo da. Boulevarden, abelgorrien gaineko azalpena egin eta animaliak pisatuko dituzte. Eusko Labeleko txerria eta sagardoa dastatzeko aukera ere egongo da Jose Ramon Aketxe plazan. Azkenik, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenaren Bizkaitar Ekoizleentzako XVII. Leioako Udala lehiaketa egingo dute, publikoak ere gaztak dastatu ahal izango ditu (aurretik izena emanda). Gainera, Behi politena eta Behi astunena zein den asmatzeko lehiaketetan parte har daiteke: partaideen artean otzara zozkatuko da, sariketa bakoitzeko.
Trafiko-mozketak
Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka dela eta, 07:00etatik 17:00etara, herriko hainbat kale trafikoari moztuta egongo dira.
- Iparragirre kalea (Getxotik-Bilbora): Mulligans-eko biribilgunetik Luis Bilbao Libano kalera.
- Iparragirre kalea (Bilbotik-Getxora): Iturribideko bidegurutzetik Elexalde kalera.
- Elexalde kalea: Sarrienako bidea, gorantz eta beherantz.
Egitaraua:
10:00 Azokari hasiera ematea.
11:00 Euskal dantzak, Gure Ohiturak taldeagaz, Errekalde plazan.
11:45 Herri-kirolak, Errekalde plazan.
12:00 Idiazabal gaztaren jatorri-deituraren Bizkaiko ekoizleen XVII. lehiaketa. Gazta-dastaketa.
12:00 Euskal Txerria eta sagardoa dastatzea, J.R. Aketxe plazan, 1,50 euroan.
13:00 Azokan dauden behi- eta idi-arrazak pisatu, eta horien azalpena, Boulevarden.
14:00 Gazta-lehiaketaren sari-banaketa; postuen eta partaideen girotze-lehiaketen sari-banaketa; eta otzaren zozketa (postuetan banatuko dira txartelak).
15:00 Azokaren itxiera.
Eta gainera:
- Trikitilariak eta txistulariak.
- Umeentzako tailerrak, J.R. Aketxe plazan.
- Poney- eta gurdi-paseoak, Errekalde plazan.
- Abere-erakustaldia, Boulevarden eta Errekalde plazan. Produktuen erakusketa, dastaketa eta salmenta, Bulevarden zein J.R. Aketxe eta Errekalde plazetan.