Umeek kulunka eta zabu berriak dituzte aukeran Mendibilen

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 18a, 11:26

Mendibile parkearen kulunka berriak. © TELE 7

Leioako Udalak Mendibile inguruko umeei irailean eman zien hitza bete du, oraintsu. Jolas-parkea "zahartuta zegoela ikusirik", jolastokia berritzea eta "bertaratzen diren txikiei aukera berriak ematea" agindu zuen. Enpresa hornitzailearen arazoak gorabehera, daborduko zabalik dago kulunka eta zabu berrien eremua, Bizkaiko jostailu berrienakaz. Udalak garrantzia eman die gurasoek txikienakaz kulunka partekatu ahal izateari, torlojuak begi-bistan ez egoteari eta ukimenari. Orain, parkea estali gura du Udal Gobernuak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun