Leioabusa Leioandi eta Sarrienatik igarotzea gura dute

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 18a, 11:38
Leioabusa. © LEIOABUSA

Leioako hainbat auzokide sinadurak batzen hasi da Leioabusa udal garraio publikoaren ibilbidea aldatzea eskatzeko. Auzotarren nahia da autobus urdinak Leioandi eta Sarriena auzoetara hurbiltzea eta bertan geralekuak izan ditzala. Sinadurak bilduta, eskakizuna helaraziko diote Udal Gobernuari urtarrilean. Bitartean, autobus-linea berriak sortzeko plana lantzen dabil Udala, EAJk eta PSE-EEk azaroko Udalbatzan jakinarazi zutenez. EH Bilduk eskatu zien Leioandi eta Torresolora behin-behineko zerbitzua ipintzea, plana onartu bitartean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun