Hilabeteko geldiunearen ostean, Leioako Emakumeen lehenengo taldea ligara bueltatuko da bihar, zapatuan, 15:30ean. Leioaztarrek derbi bizkaitarra izango dute Sarrienan, Pauldarrak taldearen aurka. Lehenengo bueltaren azken partida garrantzi handiko dema izango da, jaitsieratik urruntzea gura badute behintzak. Bigarren Mailako II taldeko azken laugarrenak eta azken hirugarrenak dira Leioako Emakumeak eta barakaldarrak, hurrenez hurren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!