Klub leioaztarrak lapikoa ipini du Sarriena kiroldegiko tabernan "elkartasun-kausa horri bere harri koxkorra ekarri gura duten denek egin ahal izan dezaten".
Gainera, pasa den zapatuan Amorebieta Kirol Elkartearen aurkako partidan jokatu zen zozketan ateratako dirua Ainizeren familiarentzat izango da, espezialistarik onenak bila ditzaten. Izan ere, klubak ohartarazi duenez "tumorea berriz ere ugaldu da". Dirua urtarrilaren 23an entregatuko dute, Urtuellako Otxartaga Berri futbol-zelaian antolatuko den elkartasun-egunean.