Cromatica Pistonak 2013ko Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketako lehenengo saria lortu zuen. Hainbat kontzertu areto eta jaialditatik ibili ondoren, 2015eko apirilean bere bigarren lana argitaratu zuen, "Casta brava", kolaborazio interesgarriak dituena. Errepertorio originala eskaintzen dute, jai izaera duena; abestien hitzak gazteleraz, ingelesez, frantsesez eta italieraz daude. Musika-estiloei dagokienez, swing, boogie-boogie, jazz, world music, dixieland, manouche, balkan eta rock and rolla jorratzen dute. Bestalde, kantari indartsu eta karismatikoa daukate, eszenarioan dotore agertzen den talde batek lagunduta. Dibertimendu eta dantza ziurrak dira.
Musikariak: Hurricane Pistone (ahotsa), Dani Swing Pistone (gitarra), Félix Pistone (bateria), Igor Pistone (baxua), Javi Pistone (saxoa), Rosa Pistone (tronpeta).