Sosuke, bost urteko mutikoa, hondartzan dabil jolasean eta Ponyo izeneko koloretako arrain bat topatu du. Marmelada-poto batean burua trabatuta du Ponyok.
Zapatu eta domeka honetan, urtarrilak 16 eta 17, "Ponyo amildegian" (Hayao Miyazaki, 2008) izenburuko animaziozko filma egongo da ikusgai, euskaraz, Kultur Leioako entzungelan. Proiekzioak 17:30ean izango dira; sarrerak 3,5 euroan daude salgai.
Sosuke, bost urteko mutikoa, hondartzan dabil jolasean eta Ponyo izeneko koloretako arrain bat topatu du. Marmelada-poto batean burua trabatuta du Ponyok.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!