"Ikuskizun hau ez da ohiko antzerkia; berezia da", adierazi du Unai Garate zuzendari itzubaltzetarrak. Inprobisazioan dauka oinarria. Horretarako, kultur arloko sei lagun batuko dira mahai baten inguruan; gai desberdinak jorratuko dituzte, publikoaren parte-hartzea bultzatzeagaz batera. Ana Arias "Cuentame" telesaileko aktorea, Arrate Etxebarria antzezle eta dantzaria, Ivan Ferreiro Los Piratas taldeko kide ohia, Maria Zahara kantautorea, Jon Maia idazle eta bertsolaria eta Valerie Tasso sexologo eta idazlea frantziarrak adostasun eta desadostasunean murgilduko dira; ustekabez jositako zuzeneko musika izango du talk show honek. "Emozio piloa itsasgoran, performancearen kontrakoa", Garatek laburbildu duenez.