Maite Zelaia Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizuneko errektore-ordeak, Carmelo Garitaonandia Bizkaiko campuseko errektoreordeak, Ibon Andraka Leioako Ostalaritza Eskolako zuzendariak eta Alvaro Saiz Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko koordinatzaileak aurkeztu zuten ekimena atzo, astelehena. Leire Erauzkin eta Jose Otady Leioako Ostalaritza Eskolako Agenda 21eko koordinatzaileek eta Maite Moya Hazia enpresaren arduradunak ere parte hartu zuten ekitaldian.
Kalean dauden beste hozkailu solidarioek ez bezala, Ostalaritza Eskola bera izango da elikagai ontziratuak eta iraungipen data daukatenak utziko dituena horren barruan, 15:00etatik aurrera, jantokia itxi ondoren. Ostalaritza Eskolak lehenengo eta bigarren platera zein postrea jarriko ditu. Ostalaritza Eskolako atalondora hurbiltzen diren pertsonek eta EHUko komunitateko lagunek hartu ahal izango dituzte jakiak. Hozkailua 08:00etatik 20:00etara egongo da erabilgarri. Bestalde, Hazia enpresak idatzi ditu hozkailua ondo erabiltzeko arauak, hozkailu berean eta www.neverasolidaria.org webgunean.
Unibertsitate campus batean hozkailu solidario bat martxan jarri den lehen aldia da. Orain arte, ekimen hori Galdakaon, Gasteizen eta Queron (Toledo) egin da. Hurrengo hozkailuak Valentziako Unibertsitateko Galileo Galilei ikastetxe nagusian eta Gironan jartzea aurreikusi da.
Soberan geratzen diren jakiak aprobetxatzeko ekimena abiarazi dute EHUn Unibertsitate campus batean hozkailu solidario bat martxan jarri den lehen aldia da. Orain arte, ekimen hori Galdakaon, Gasteizen eta Queron (Toledo) egin da. Hurrengo hozkailuak Valentziako Unibertsitateko Galileo Galilei ikastetxe nagusian eta Gironan jartzea aurreikusi da.