Lehenengo txapelketan, 2015eko Mendien Memoria izenekoan, bazkideek baino ez dute parte hartzeko aukera. Interesatuek txantiloia bete eta klubera igorri beharko dute, info@leioamenditaldea.com posta elektronikora.
Argazkilaritza-lehiaketari dagokionez, bazkideek ez ezik bestelako mendizaleek ere parte hartu ahal izango dute, beti ere Leioa Mendi Taldeagaz 2015ean egindako txangoetan ateratako mendi-argazkiak aurkeztuz gero. Bazkideen kasuan, mendiari buruzko irudiak deialdi ofizialetatik kanpokoak ere izan ahal izango dira. Argazkiak paperez edo formatu digitalaz bidal daitezke klubera, beti ere lekuaren azalpen txiki batez, dataz eta tituluren batez lagunduta. Pertsona bakoitzak hiru irudi aurkeztua ahal izango du, gehienez jota.
Besteak beste, hainbat doako txango irabaziko dituzte irudirik onenen egileek.