Erakusketa horregaz "norabide aldaketa positiboa" eman gura dio mundu honi artista markinarrak, "gero eta zailagoa baita gizadiarekin fidatzea". Mahatma Gandhi bakezale indiarraren esaldi bat gogora ekarri du: "Ez dugu galdu behar gizadiarekin dugun konfiantza, itsasoaren parekoa baita: ez da lohituko tanta batzuk lohi egonik ere".
Mostraren ordutegia ondokoa izango da: astelehenetik barikura, 10:00etatik 20:00etara; eta zapatu, domeka eta jai-egunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.