Istorioari dagokionez, Kikanaek gudaria izan gura du, baina hori lortzeko, bere tribuko xamanak jarriko dizkion probak gainditu behar izango ditu. Proba hauei aurre egiteko izango duen ausardiak sabanan abentura harrigarriak bizitzeko parada emango dio.
Gainditu ahal izango du bere tolesgabetasuna gudari handi bihurtzeko?