Leioako hainbat eremutan ur-mozketa egongo da bihar

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 25a, 15:25

Ur-horniduraren hodierian konponketa lanak egin behar direnez, Leioako hainbat zonaldetan ur-mozketa egongo da martitzen honetan, urtarrilak 26, 22:00etatik 06:00etara. Ordu tarte horretan ur barik egongo diren eremuak honakoak izango dira: Artatza, San Bartolome, Basañes, Negurigane, Joaquin Achucarro, Telleria, Zarrageta, Aldekoane, Larrakoetxe, Artatzagane, Lekueder, Laubide, Landabarri (1, 2, 3, 4, 5 eta 8 zenbakiak), Peruriko 1 zenbakitik 18ra, eta Sarrienako 51 zenbakitik 162 zenbakira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun