Gidari bat zauritu da Avanzadan, istripu batean

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 25a, 15:28

Avanzada errepidea, Leioa parean.

Atzo arrastian automobil bat galtzadatik irten zen Avanzada errepidean (BI-637), Leioako udalerriaren parean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Bidera sartzean irauli egin zuen Volkswagen Polo ibilgailuak, Bilboko noranzkoan zihoala; gidaria zauritu zen istripuan eta anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun