"Heian" ikuskizunak hainbat sari jaso ditu: zirku-kabaret sailean, ikuskizun onenaren saria Talent Madrid 2013n; eta gaueko ikuskizun onena, Feten 2014n, beste batzuen artean.
Zen del Sur proiektuari dagokionez, zirku eta dantzaren mundutik datozen artista biren batasunetik sortzen da: Carlos Lopez eta Antonio Vargas Montiel (Albadulake, Les 7 Doigts de la Main). Ondoren, musika-garaikideko talde bat elkartu zitzaien eta euren lehenengo lana den hau sortu zuten. Euren lan-filosofia, musikari eta dantzariek partekatutako ikaskuntzan oinarriturik, arte desberdinen bat-egitearen bidez zirrara eragitea da; ikuslea eszenarioan erakusten diren ideien eta sentimenduen parte-hartzaile bihurtu gura dute.