Iazko gune irekian gogoeta “majoa” egin eta gero, oraingoan ekintzarako proposamenei heldu eta horiek bideratzea izango da ekimen honen helburua.
Aipatutako zapatuan, otsailak 20, Ondiztorre eraikinean elkartuko dira eztabaida-saioa egiteko asmoz. Domekan, ostera, karpa ipiniko dute Boulevarden, komunitate-ekintzara bideratutako bilgune-irekia egiteko. Jarduerak elebidunak izango dira.
Herriguneko arduradunek adierazi dutenez, aldez aurretik izena eman beharra dago, Eventbrite Internet webgunearen bitartez; azken eguna otsailaren 18a izango da.