Euskal Herriko Kopa etxean geratu da

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 27a, 17:32

Talde txapelduna. © ASKARTZA IGERIKETA ELKARTEA

Askartza Igeriketa Elkarteko emakumeen waterpolo-taldeak Euskal Herriko Kopa irabazi zuen pasa den domekan, etxean, Askartzako igerilekuan. Leioaztarrak finalaurrekoetan nagusitu zitzaizkien Bidasoako jokalariei 4-6, estu-estu. Lasaiagoa egin zitzaien finala, Kantabriako Santoña taldea erabat mendean hartu baitzuten. Kontuak hala, Isusko Ariasek entrenatzen dituen emakumeek 13-5 irabazi zuten. Kopa jasotzeaz gainera, segidan irabazitako 13. partida izan zen leioaztarrentzat.

Gizonezkoen sailkapenari dagokionez, aurten ez zen sailkatu Uribe Kostako talde bat ere Askartzan lehiatzeko. Finala derbi nafarra bilakatu zen, eta bertan Nafarroa C taldea gailendu zen, kostata bada ere. Izan ere,  partida ikusgarri baten ostean, 9802 klubak penaltietaraino heltzea lortu zuen. Baina azkenengo emaitza 12-11 izan zen Nafarroa Cren alde.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun