Otsailaren 5ean, disko berria plazaratuko du Travellin’ Brothers talde leioaztarrak

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 29a, 10:00

© TRAVELLIN' BROTHERS

Bi urtez ibili da munduan barrena Travellin’ Brothers blues-talde leioaztarra; Magnolia Route biraren barruan, 120 kontzertu eman dituzte, 11 herrialdetan. Halaber, Bruselan (Belgika), European Blues Challenge txapelketa irabazi zuten, baita Memphis-eko (AEB) lehiaketan finalista suertatu ere. Oraingo honetan, One day in Norway diskoa plazaratuko dute, otsailaren 5ean; izenburuak dioen bezala, Norvegiara egindako bidaia baten 24 orduak "laburbildu" dituzte lan horretan: herrialdera joan, Notodden-eko jaialdian jo, apur bat lo egin, eta 8 orduan grabatu zuten bertoko Juke Joint estudioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun