Aurten, ekitaldia Martin Luther King-engan inspiratu da, "I have a dream" (Amets bat izan dut) goiburupean; baita "Euskal Herriaren bake-bidezko elkarbizitzaren aldeko pausoak ematen dabiltzan" pertsonengan ere. Denera, 2 eta 18 urte bitarteko 2.300 ikaslek baino gehiagok, ikastetxeko 200 langilek eta ikasleen aita-ama ugarik parte hartuko dute.
Gorlizen ere domekan, urtarrilak 31, askatuko dituzte puxikak, bakearen alde; hitzordua 12:30ean jarri dute, Elizako plazan. Ekimen hori inguruetako parrokiek antolatu dute.