Quorum nahikorik izango ez balitz, 17:30ean hasiko lirateke. Bertan, honako gaiak jorratuko dituzte: 2015ean klubak izan duen jarduera eta kontuen balantzea; aurtengo ekimenen egitaraua eta aurrekontuak; lizentzia eta aseguruen gaineko informazioa; Zuzendaritza Batzordeko arduradun berriak onartzea; eta bazkideek gura dituzten bestelako gaiak.