Koalizio abertzalearen arabera, aldaketa horren arrazoiak bi dira: "Alde batetik, Arkaitzek uko egingo dio arrazoi profesionalengatik; gaur egun duen lan egoerak ez dio zinegotzi lana behar den bezala egiteko behar duen denbora uzten". Gaineratu dutenez, "bigarren arrazoia eta garrantzitsuena", udal hauteskundeen ostean, Leioako EH Bilduren "herrira begirako estrategiaren moldaketagaz" erlazionatuta dago. "Kale-dinamikak eta herri-dinamikak dira Leioako EH Bilduren helburu nagusiak eta horretarako inbertsioak egingo ditugu. Horregatik, Arkaitz eta beste hainbat pertsona kale-dinamiken dinamizazioan sartuko dira buru-belarri", azaldu dutenez.