Jose Manuel Elguezabal Caritas Leioako kideak gaur adierazi duenez, diru-kopuru hori oinarrizko beharrak (elikagaiak, garbiketa, arropa…) asetzen lagunduko die 12 familiei, hiru hilabeteetan zehar. Horregatik, "bihotzez" eskertu die Udalari eta leioaztarrei, emandako laguntza.
Leioa Bidean ekimenean parte hartzen duten merkatarien laguntzagaz, aurten 730 katilu saldu dira 22 dendetan eta udal bulegoetan; 4 euroan zeuden salgai. "Aipamen berezia merezi dute parte hartu duten saltokiek; inongo etekinik jaso barik esfortzu handia egin dute", aipatu dute agintari leioaztarren. Horietariko batek 75 katilu saldu ditu.
Bestalde, Mendibile Jauregian abenduaren 10ean ospatu zen ongintzazko afarian 60 lagunek parte hartu zuten. Gainera, hainbat artisauk emandako produktuak enkantean jarri ziren; artista horien artean zeuden K-Toño marrazkilaria, Jone Saitua margolaria, Jonathan Arnaiz ilustratzailea, Mikel Godoy argazkilaria, Beren Beregin brodatzailea eta Carmen Palomero artista leioaztarra. Afarian 1.750 euro batu ziren.
Horri guztiari, herritarren borondatez egindako dohaitzak batu behar dira.