Urte pare batez ibili da munduan barrena Travellin’ Brothers blues-talde leioaztarra; Magnolia Route biraren barruan, 120 kontzertu eman dituzte, 11 herrialdetan. Halaber, Bruselan (Belgika), European Blues Challenge txapelketa irabazi zuten, baita Memphis-eko (AEB) nazioarteko lehiaketan finalista suertatu ere. Oraingo honetan, "One day in Norway" diskoa plazaratu dute; izenburuak dioen bezala, Norvegiara egindako 24 orduko bidaia baten emaitza da lan berria: herrialdera joan, Notodden-eko jaialdian jo, apur bat lo egin, eta 8 orduan grabatu zuten, bertoko Juke Joint estudioan.
"One day in Norway" disko berriaren bideo ofiziala
Elkarrizketa HIRUKAn
Argibide gehiago gura dutenek, irakurgai edukiko dute Aitor Cañibano Travellin' Brothers taldeko gitarra-joleak HIRUKAri emandako elkarrizketa: HIRUKA astekarian, bihar goizean; eta HIRUKA.EUS-en, egun batzuk beranduago.