Umore Azokak inoiz baino eskaera gehiago jaso ditu, antolatzaileek adierazi dutenez. Aurtengo edizioan parte hartzeko asmoz, 424 eskakizun egin dituzte 393 konpainia ezberdinek. Horietatik 50 Euskal Herrikoak dira (%12), erdiak Espainiako Estatukoak (%53), eta gainontzekoak nazioartekoak (%35). Azken horiek 25 herrialdetatik etorritako eskakizunak dira: besteak beste, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Txekia, Japonia, Ameriketako Estatu Batuak (AEB), Kanada, Costa Rica edo Txiletik heldutakoak. "Azken urteetako joerari jarraiki ulertu liteke igoera hau. Konpainiek gero eta interes handiagoa daukate Umore Azokan egoteko, kale-artistentzako hitzordu garrantzitsua bihurtu delako", aipatu dute antolatzaileek.