"Perplejo" antzezlana EAEn ikusgai etzi, lehenengo aldiz

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 10a, 10:58

Iazko antzezlanik onena izendatu zuen Galiziako Aktoreen Elkarteak. © ILMAQUINARIO TEATRO

Urtarrilaren 22an, Uribe Kostako Bufalo Produkzioak taldeak "Sindrome de Estocolmo" ikuskizuna eskaini ostean, hurrengo hilabeteetan ere antzerkia protagonista izango da Kultur Leioan. Hala, bariku honetan, otsailak 12, Galiziako ilMaquinario Teatrok, EAEn eta gaztelaniaz, "Perplejo" estreinatuko du; ikuskizun komikoa, surrealista eta ausarta da, gizakiarentzat ezinbestekoak diren gaiak jorratzen dituena. Saioa 20:30ean izango da, Kultur Leioako entzungelan; sarrerak 10 euroan daude salgai.

Ordu eta erdiko iraupena daukan antzezlanak bost golardo jaso zituen iaz Galiziako Aktoreen Elkarteak banatzen dituen Maria Casares Sarietan: ikuskizun, zuzendaritza, argiztapen, jantzi eta bertsio onenarenak, alegia.

Bestalde, martxoaren 11n, barikua, Tanttaka antzerki-taldeak "El florido pensil - niñas" eskainiko du; izenburu bereko antzezlan arrakastatsuaren bertsioa neskatoen ikuspegitik. Sarrerak 15 euroan egongo dira salgai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun