Gaur egun Malas Compañías euskal zirkuaren adierazle nagusienetarikoa da eta Euskal Herriko antzerkiaren hitzordu nagusietan ibilia da, baita estatu eta nazioartekoetan ere. Diziplina ezberdinen arteko oreka, publikoarekiko gertutasuna, emozio eta sentsazio ezberdinak transmititzeko grina dira ikuskizun ikusgarri eta hunkigarriak egiteko duten sekretua. "Letter" euren seigarren ikuskizuna da; antzerkia eta zirkua, umorea eta poesia nahasten ditu.