Leioako kirol-instalazioetara sartzeko urtean behin ordaindu beharko da

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 10a, 12:24

Sakonetako eta Torresoloko kirol-zerbitzuak erabiltzeko urteko kuota bakarra ezartzea erabaki du Udalak; nahierako ordainketaren bidez, gehienez hamar epeetan pagatu ahal izango da diru-kopuru hori. Hala ere, neurri horrek haserrea piztu du kiroldegietako hainbat erabiltzaileren artean. Diotenez, kirol-zerbitzuetako tasetan %30eko igoera ekarri du neurri horrek; “banakako txartelagatik 13 euro gehiago ordaindu beharko dira; eta familia-txartelagatik 30 euro gehiago”, azaldu dutenez. Hori dela eta, erabiltzaileetako batzuk sinadurak batzen dabiltza astelehenero eta eguaztenero, 19:00etatik 20:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun