Esleipena urte birako izango da hasiera batean, alokairuan, erosteko aukera barik. Hala ere, adjudikaziodun enpresak epea, gehienez, urte betez luzatzea eska dezake, esleipenaren azken bi hilabeteetan zehar.
Esleipen prozesua eta funtzionamendua arautzen duten oinarriak Udalaren eta Leioako Behargintzaren webguneetan daude eskuragarri.
Eskaera Internet bidez egin daiteke, Leioako Behargintzaren webgunean. Aurkeztu beharreko dokumentazioa ere horrela aurkeztu ahal izango da; edo udal erregistrora (udaletxean edo Mendibil kaleko 3. zenbakian dagoen Behargintzaren bulegoan) eramanez.