Leioako eskulturak ezagutzeko ibilaldia antolatu du zapaturako Berbaldun egitasmoak

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 12a, 17:09

Nestor Basterretxearen "Leioak indarra" eskultura ere bisitatuko dute. JAVIER MEDIAVILLA EZQUIBELA

Berbaldun mintzapraktika egitasmoak ekimen berri bat antolatu du zapatu honetarako, otsailak 13; Leioako metro-geltoki ondoko aparkalekutik abiatuta, udalerrian barrena dauden sei eskultura bisitatuko dituzte, 11:30etik aurrera. Jesus Melendez EHUko Arte Ederretako irakasleak emango ditu artelanen gaineko azalpenak, euskaraz.

Antolatzaileek azaldu dutenez, helburu bi lortu gura dituzte: "batetik, Leioan daukagun ondarea ezagutzera ematea; eta bestetik, Leioan ere euskaraz egin gura duen jendea dagoela erakusteagaz batera, euskara udalerriko kaleetara ateratzea". Parte hartzeko ez dago izena eman beharrik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun