2016/02/11 19:30

Berbaldiak eta mahainguruak

Torturari buruzko dokumentalaren aurkezpena eta berbaldia

Torturari buruzko dokumentalaren aurkezpena eta berbaldia
Kultur Leioa, Leioa

Leioa Libre ekimenak "Atera gabeko arantzak. Garbitu gabeko zauriak" dokumentala aurkeztuko du, 19:30ean, Kultur Leioako entzungelan. Daborduko gonbidapenak jaso daitezke Kultur Leioan bertan, Udondo tabernan, San Bartolome auzoko kultur etxeko tabernan, Menoyon, Txopera Berrin, Reinetan, La Kazun, Ganekon eta Kurkudin. Torturak pertsonarengan daukan eragina dauka oinarritzat ikus-entzunezkoak: Olatz Barrenetxea Larrondo psikologo sopeloztarrak horretaz berba egiten du bertan eta Erika Bilbao bera elkarrizketatzen du horren inguruan. Leioaztarraren psikologoa da Barrenetxea. Berbaldia ere eskainiko dute biek.

Hizkuntza: Euskara
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun