Gaur batuko da Leioako euskarazko irakurle kluba

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 17a, 11:53

Ana Malagon bere liburuaren aurkezpenean. © ELKAR

Gaur, eguaztena, euskarazko irakurle klubaren saio berri bat egingo dute Kultur Leioako liburutegian. Saioa 19:30ean jarri dute; sarrera, doan. Oraingo honetan, Ana Malagon Zaldia idazle donostiarraren "Lasai, ez da ezer gertatzen" (Elkar, 2014) liburuaz berba egingo dute.

Pasadan mendeko 50eko hamarkadatik aurrera, kontrol gehiegirik gabeko hiri-garapena eman zen (gazteleraz "desarrollismo" modura ezagutzen dena). Lehen hiri turistikoak sortu ziren, baita zorabiozko altueraraino igotzen ziren etxe-bloke erraldoiak ere. Hirietara heltzen zen jende andanarentzako egindako eraikin itogarri hauek eskaintzen zuten turismo bakarra norberak bere barnealdera egin zezakeena baino ez zen. Horretaz berba egiten du Ana Malagonen liburuak.

Ordura arte ezagutu zen jende-pilaketarik handienak bistaz baino ezagutzen ez ziren auzokideen bakardadeak ekarri zituen. Batzuetan partekatuak izanagatik ere, inolako arintasunik ezagutzen ez zuten bakardadeak. Alde guztietatik itxitako gelaxken modura, bakardadearen eztia ageriko alderdi bakarretik dariola, antolatutako erlauntza humano hauek dosi zehatzetan ikertzeko aukera izango dute entomologo afizionatuek idazle donostiarrak errezetaturiko mikrokapsuletan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun