Bigarrena, haitzetan eskalada egiteko hastapeneko ikastaroa izango da, maiatzaren 21ean eta 22an; 50 euroan. Azkena, mendian orientatzeko mintegia izango da, irailaren 25ean eta 26an; 25 euro ordaindu beharko dituzte interesa dutenek. Inskripzioak ohiko kontaktu-bidez eta elkartearen egoitzan egin daitezke astelehenetan edo ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara.
Izen-emateak ikastaroa abiatu baino hamar egun lehenago egitea eskatu dute. Argibide gehiago eskatzeko, info@leioamenditaldea.com posta elektronikora idatzi edo 689 721 917 telefonora dei daiteke.