Herrigune Saretzen topaldia dataz aldatu dute Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 17a, 15:48

HERRIGUNE LEIOA

Herrigune Leioak aste honetan (otsailaren 18tik 21era bitartean) Avanzadako Boulevarden egiteko asmoa zeukan herritarren topaketa atzeratu egin behar izan dute arrazoi ezberdinengatik, udal iturriek jakinarazi dutenez. Data berria zein izango den, jakin bezain laster emango dute. Hala ere, iragarrita zeuden jardueretako batzuk mantendu egingo dituzte; Leioako Ezagutza Sarearen biltzarrak eta "Euskaraz... zelan?" gune irekia areto itxietan egingo dituzte.

Ekimenak

  • LES Biltzarrak: euren ezagutzak partekatzeko gogoa daukaten herritar denentzako batzar irekiak.

Errekaldeko nagusien etxean:
- Otsailak 18, eguena: 18:30-19:30
- Otsailak 20, zapatua: 12:00-13:00

  • "Euskaraz… zelan?" gune irekia: Euskararen erabileraren inguruan ikertzeko eta solastatzeko komunitate-ekintza, euskaragaz elkarbizitzeko erronkari denon artean hel diezaiogun.

Ondiz dorretxean (aurretik izena eman beharra dago):
- Otsailak 20, zapatua: 11:00-18:00
- Otsailak 21, domeka: 11:00-14:00

Bide batez, martxoaren 12an eta apirilaren 16an Ezagutzen Azokak egingo dituzte, ohi den legez, Avanzadako Boulevarden.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun