Herenegun, eguaztena, arrastiko ordu batak inguruan, emakume batek SOS Deiak 112 zerbitzura deitu zuen; jakinarazi zuenez, aurreko egunean labana erakutsita lapurtzen saiatu zitzaion gizona ikusi zuen. Susmagarria Lamiakoko Langileria kalean zegoen, eta bertara joan ziren Ertzaintzako agenteak. Hura identifikatu ostean, atxilo eroan zuten.
Antza denez, martitzenean, kale horretan gerturatu zen biktimarengana; hura labanagaz mehatxatuz, mugikorra emateko eskatu zion, emakumea sakelakoaz berba egiten zegoela. Andrea korrika atera zen, eta lapurreta saihestea lortu zuen.
Atxilotuak 24 urte ditu. Atzo goizean epailearen esku utzi zuten.