Arteako hipermerkatua saldu du Eroskik, zorrak kentzeko

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 21a, 12:00

© ARTEA MERKATARITZA GUNEA

Artea merkataritza-guneko hipermerkatua eta beste 10 establezimendu saldu ditu Eroskik, 358 milioi euroan. Gonuri Harizartean elkarteak egin du salmenta; sozietate horren jabetzaren %45 dauka Eroskik. Gonuri Harizarteanenak ziren saltokiak; alokatuta zeuzkan Eroskik. Invesco inbertsio-konpainia estatubatuarrak erosi ditu, eta alokairu-kontratuak mantenduko dizkio Arrasateko taldeari.

 

Iazko urtarrilean, 22 finantza-erakundegaz daukan 2.605 milioi euroren zorra berriro finantzatzeko akordioa lortu zuen Eroskik; besteak beste, desinbertsioei lotutako 300 milioi euroren zorra zeukan. Zati hori ordaindu du salmentagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun