"Ekimen honen helburua eztabaida baketsu eta parte-hartzaile bat bultzatzea da, zeinaren bidez Sabino Aranari eman diezaiokegun erabilerei buruz hitz egingo dugun eta era berean, zaharkitua geratu den tranbia-proiektuari buruzko informazioa trukatzea. Bide batez, zaharkitua geratu den proiektu honen alternatiba teknikoak ere aztertuko ditugu, ingurugiroa errespetatuko duen eta azpiegitura (katenariak eta burdinbideak) behar izango ez dituztenak esaterako", azaldu dute gaurko agerraldian Aritz Tellitu eta Naiara Goiriena Leioako EH Bilduko zinegotziek.