"Presoak borrokan, ikasleok ere bai" aldarrikapena berea eginez, Leioako campuseko Prest presoen sostengurako taldeak hainbat ekimen egin zituen joan den astean. Eguaztenean, otsailak 17, "HIESA eta kartzela" berbaldia egon zen; Ibon Iparragirre gatibu gaixo ondarrutarrak pairatzen duen egoerari buruz berba egin zuten bere senideek, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 40. gelan.
Bestalde, eguenean, otsailak 18, ekimen berezia egin zuten. Hona hemen horren bideoa (LEIOATIK!)
Ezker Abertzaleak martxan jarritako Abian prozesuaren barruan, zapatuan, otsailak 20, euskal preso politikoak dauden Espainia eta Portugalgo espetxe denetara martxak egingo zituzten aldi berean dozenaka lagunek. Horregaz bat eginez, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) protestaldi ezberdinak egin zituen kartzelen barruan.