Igorritako argazkiak baldintzak betetzen baditu, www.leioaitsasadarretik.info webgunean argitaratuko dute, epaimahaiak balora dezan. Interneteko atari horren bidez emango dituzte ezagutzera, maiatzean, hiru saridunen izenak; sariak esku-dirutan emango dira: irabazlearentzako 500 euro, bigarrenarentzako 350 euro, eta hirugarrenarentzako 150 euro. Horrez gainera, hainbat ekintza osagarri egongo dira, berbarako: solasaldiak izango dira; historia, ondare eta biodibertsitatearen gainean jardungo dute parte hartzaileek adituakaz. Bestalde, leioaztar denei zuzendutako ekintza ludikoak eta parte-hartzaileak egingo dituzte; itsasadarragaz zerikusia edukiko dute. Udal arduradunek adierazi dutenez, urteko lehen hiruhilekoan izango dira ekintzak, baina oraindino ez dituzte datak zehaztu.