David Lopezek ordezkatuko du Linaza Leioako Emakumeak entrenatzen

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 2a, 14:19
David Lopez. © LEIOA KIROL ELKARTEA

David Lopez izango da Leioako Emakumeak taldeko entrenatzaile berria, Leioa Kirol Elkarteak gaur iragarri duenez. Lopezegaz batera, Ekaitz Duranek egingo du behar bigarren entrenatzaile gisa. Bitartean, klubak atzo agurtu zuen Ekaitz Linaza teknikoa, pasa den udan fitxatu zuena. Liga abiatu zenetik hona jokatutako 18 partidatan hamabi puntu besterik ez dute batu leioaztarrek eta azken aurrekoak dira sailkapenean, jaitsiera postuetan. Azken bost partidak galdu ditu taldeak.

David Lopez Bilboko Betolaza kirol-klubaren oinarri-futbolaren koordinatzailea da, eta aurretik Erandioko Kirol Elkartean eta Bilboko Iturgape klubean jardun zuen. 2. mailako futbol-entrenatzaile diploma dauka. Leioako Emakumeak taldeko kideek ongi etorria eman diote klubera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun