Boroa jatetxetik etorritako Victor de Castro eta Iñigo Elorriaga sukaldariek, beste kide batez lagunduta, aurrez aurre eta zehaztasun handiz erakutsi zizkieten Leioako Ostalaritza Eskolako bigarren mailako sukaldari-ikasleei euren menua egiteko pauso guztiak. Ondoren, etorkizuneko zerbitzari eta sommelier gazteek aurrez prestaturiko menu hori gonbidatuei tentu handiz zerbitzatu zieten, cava ezberdinez lagunduta. Izan ere, egun horretan, Boroa jatetxeaz gain, cava produktugile bat ere gonbidatu zuten, sommelierren artean cavaren nondik norakoak ezagutarazteko.
Menua hamar plater gozoz osaturik zegoen, zapore gozo eta gazien artean, irudien eta ikuspegien jolasa bermatzen zuena. Izan ere, platerean aurkezten zena, askotan, ez zen aldez aurretik zirudiena, Tomatea eta Limoia izena zeroatenak, kasu.


