Pea Green Boat taldearen inspirazio-iturriak haur-literatura, material natural eta organikoak, aurkitutako gauzak… dira. Bere lanetan oinarritutako argitaratze-proiektuak ere garatzen ditu.
Leioan eskainiko duten ikuskizunari dagokionez, Timek ez du bere zapata inon aurkitzen. Bila eta bila aritzen da Gris jaunak ziur aski oso zuhaitz berezi batean aurkituko duela azaltzen dion arte. Timek agurearen argibideei jarraitzen die, eta txingoka, bidaia bati ekiten dio bere zapata galdua topatzeko.