"81 amama" euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiaren inguruan berba egiten duen proiektua da. XX. mende hasieran jaiotako amamen eta nekazaritza bizitza tradizionala bertan behera utzi zuten amamek eta hauen biloben arteko transmisioa hartzen du aztergai moduan, eta material gisa amama-biloba hauen memoria indibidual eta kolektiboak erabiltzen ditu. Lan hau gure iragan kultur transmisioaren eta euskalduntasuna ulertzeko moduen hausnarketa bat da. Ikus-entzunezko lanak 44 minutuko iraupena dauka.